Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2012/12/12 08:57h.

Abenduaren 15ean Bilboko San Frantzisko, Bilbi eta Zabala auzoetan ‘Gau irekia’ ekimena antolatu du Sarean-ek. «Askotariko kultur sortzaileen komunitatea dagoen auzoetako energia sortzailea erakustea» dute xede eta ekimen ugari antolatu dituzte horretarako. Ekimenari testuinguru poetikoa Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren ‘The Danger of a Single Story’ edo ‘Kontakizun bakarraren arriskua’ saiakerak jarri dio. Aitzakia paregabea idazle nigeriarraren esanak gogora ekartzeko (Vídeo con subtítulos en castellano 1 - 2 , el texto aquí).

Bideo hau Elearazi blogerako azpidatzi zuten duela zenbait hilabete. POST hura Adichieri eskaini zioten eta interesa duen orok hitzaldiaren testua osorik topatu dezake beheko loturan, hala nola autore nigeriarrari buruzko informazio gehiago: http://elearazi.org/2012/08/16/chimamanda-adichie-istorio-bakarraren-arriskua/