Alex Areizaga

Martxa Herrera de la Manchara

Goierri garaiko hiru presori 'Parot doktrina' ezarri diete (Gonzalo Rodriguez ezkio-itsasoarrari eta Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiarrei), eta elkartasuna erakutsi asmoz, eskualdeko Herrirak hiru espetxeetara martxak antolatu ditu. Lehenengoa Herrera de la Manchara egin zuten, Gonzalo Rodriguez presoa dagoen espetxera, hain zuzen. 16 lagun joan ziren. Guardia Zibilak identifikatu egin zituen, eta bideo irudi batzuk ere ezabatuerazi zizkien, espetxea agertzen zenaren aitzakiapean, baina besatelakoan, protestarekin jarraitzen utzi zien. Hau da martxako bideoa.