Jostari blog naiz

Irria dario haizeari: hiru belaunaldiren testigantza senide presoaz

Unibertsitateko lan bat aitzakiatzat hartuta sortu dute bospasei ikasle gaztek ZAZPIAK BAT produkzio taldea eta Irria dario haizeari dokumentala egiteari ekin diote, honats aurrerapena.

Bideangoaz.blogspot.com.es:

Maritxu Uzkdun errezildar preso politikoaren bizitza abiapuntutzat hartuta, bere familiako hiru emakume, eta ondorioz hiru belaunaldi izango dira dokumentaleko protagonistak. Uzkudunen ama Anttoni, ahizpa Bego (preso egona hau ere) eta iloba Ihintza, hain justu. Honako egitaraua prestatu dute lanerako:

  • Apirilak 12, ostirala: Ihintzaren grabazioa (bitxiak egiten, bere zaletasuna da)
  • Apirilak 13, larunbata: BIDAIA (Begoren grabazioa)
    • Abiatu: goizeko 03:00etan
    • Maritxurekin bisita: arratsaldeko 17:00etan
  • Apirilak 19 edo 26 / maiatzak 1 edo 3 (zehazteko): Amonaren grabazioa (loreak txukuntzen edo baratzean

Ez dute erronka makala, Granadaraino joango baitira Begorekin eta presoaren beste lagun batekin bisitako bidaia grabatzera. Horrek, gastuak ere badakartzanez, bidaia ordaintzeko Zazpiak Bat-eko produkzio lantaldekoek 2€ko BONO-LAGUNTZAK aterako dituzte.

Informazio guztia: bideangoaz.blogspot.com.es