Euskal kalendak
Egilea: Fito Rodriguez
Fito_kin
2013/02/08 13:11h.

Auzitegi Nazionaleko Zaragoza fiskalburuak Espainiako gobernu ordezkaritzak Donostiak Txillardegiri emandako dominaren salaketak ez duela funtsik ebatzi du. Bere alde kulturala saritzen dela dio. Bego, beraz. Baina nik, gaurko honetan, bere alde politikoa nahi dut aldarri.

Jose Luis Alvarez Enparantza, Donostiako Antigua auzoan 1929ko irailaren 27an jaiotakoa (“Gudarien egunean”, beraz, gudarien eguna izendatu aurretik…). Ez zuen, nonbait, gurasoen aldetik euskara jaso eta bere bidea bakarrik korritu behar izan zuen euskaldun bihurtzeko.Oso gaztetatik frankismo aurkako giroan hezia, berehala hasi zen militantzia politika arloan murgiltzen. Ekin-en eta ETAren sorreran aritutakoa Ingeniaritza ikastera joan zen Bilbora eta hantxe zegoelarik abertzaletasun tradizionala kritikatzen ere aritu zen haien “etsaitasuna irabaziz”. Modu bereko harremana eduki zuen marxismo-leninismoarekin eta, ondorioz, borrokarako molde berriak lantzeari ekin zion.

Hirurogeigarren hasieran, kartzela ezagutu ondoren ( Martutene espetxea “inaguratu” baitzuen) atzerrira jo eta 1967an ETA utzi zuen 1977an Hego Euskal Herrira bueltatuzESB alderdiaren sortzaileetako bat izan zen orduan, bai eta  Herri Batasunaren antolaketan ere parte hartu zuen senatari bihurtuz bi legealditan, azkenean, Mugurutza diputatuaren asesinatzearen lekuko zuzena izan zelarik.

Txillardegi izan zen europar kulturaren berri euskal eztabaida politikora estreinakoz eman zuena. Saiakera berria euskaraz eman zigun idazle urbanoa, laikoa eta iraultzailea. Nazioarteko kultur erreferentzia garaikideak euskal nazio zaharrera ekarri zituen abertzalea. Akademiak maite izan ez zuena nahiz eta berak jakintza maite.

Euskal presoa, erbesteratua eta errefuxiatua. ETAren fundatzailea eta errefusatzailea. Existentzialista eta polemikazalea.

Edozein modutara ere, hemen eskainitakoa, askotan hau adieraztea topikotzat hartua izan arren, Txillardegiri egindako beste hurbilpen bat besterik ez da, gerturatze politiko laburra, halabeharrez. .

Il nést pas necessaire de souligner l’importance de la fonction d’une langue standard consistant á affirmer l’identité d’une communauté linguistique c’est en développant sa propre langue standard qu’une communauté parlante, de dialectale, devient linguistique et se distingue d’une autre communauté linguistiquement apparentée et/ou politiquement dominante” zioen Paul Garvinek (1986) eta Txillardegik horri kasu egin zion euskara batuaren beharra proposatzerakoan 1968 aurretik ikuspegi nazionalak akuilu.

Euskal Herria, Mac Legasse idazleak adierazten duen moduan, oraindik politikoki osoki existitzerik izan ez duen herria da, nahiz eta gure egunotaraino heldu den “kontrabandoz” historian zehar (“Los contrabandistas de Hilargi-Zaharra”. 1980. Txertoa. Donostia).

Kontrabandoa ofizio historikoa baino areago, euskaldun ororen ia betebeharra izan da, zeren eta, “malgrê nous”, Euskal Herria Ipar eta Hegoaldean banaturik daukan muga, ez da sekula aintzatetsia izan herria bere izatearekin identifikatu izan dituzten kontuetan: hizkuntza, kultura, eta eguneroko harreman politikoetan.

Hala ere, mugak ekarritako aldeak sortu dituzten banakuntzen historian Txillardegi bezalako pertsonaia historikoak badude, egon, zeintzuk, 2013. urte honetan ulertzen zaila izan arren, Euskal Herriaren zatiketari aurre egiteko baliabideak nahiz gaitasunak metatu dituzten eta herri hau egin dituen erresitentzi/diferentzi praktikak indartzen lagundu izan dutelarik.

Entzutegi Nazionaletik ere, nonbait, kontrabandoz pasa izan da Txillardegiren ohoratze hau. Ongi. Honetan behintzat, Entzutegia entzungor geratu da.

Fito Rdz.

 

 

Nabarmendutako blogak
Ainhoa_zaloa
Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe
Victoresquirol
Victor Esquirol
azken iruzkinak