Udate argazki lehiaketaren irabazleak

Amaitu zen lehiaketa eta irabazleak hautatu ziren. Ez zen lan erraza izan, baina gure epaimahaiak (Xabi Otero eta Conny Beyreuther argazkilariak, Amaia Ereñaga GARAko Kultura arloko arduradunak eta Asier Iñigo marketineko arduradunak) hartu zuen erabakia.

Hiru argazki iritsi ziren finalera, eta azkenean, Vignemaleko irudiak irabazi zuen. Xabi Oteroren hitzetan, «irudi intenporala dugu honakoa, sendo eta ederra, bere konposizio osoa dela medio hunkitzen gaituena».

Facebook bidez eta epaimahaiak hautatutako irudiek sorpresaz betetako kaxa bana jasoko dute, jarriko gara beraiekin kontaktuan. Bestetik, bi finalistek eta astero GARAn atera ditugun irudien egileek NAIZ-en kamiseta bana jasoko dute sari moduan.

Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen guztioi. Plazera izan da zuen oporraldia partekatzea.

 

‘Eguzkiargia Vignemaleko tontorrean’

Aingeru Zabaletara da irudia eta epaimahaiak aukeratu zuen.

 

‘Donostia eta bere Kontxa...’

Kostan Delgadok egina, Facebook-en «atsegin» gehien jaso zuena izan zen.

 

Finalistak:

‘Uzturre’

Ion Otxoa Ansorena da egilea.

 

‘Lasaitasuna’

Nahia Alonso Cascorena da irudi hau.