Udate gara

Udate: Lehiaketa fresko freskoa!

Mila modu daude opor eta jai giroko hilabete hauek gozatzeko eta guk zuokin pasatu nahi ditugu. Horretarako, Udatek eta NAIZ.infok telefono mugikorren bitartez ateratako argazki lehiaketa abiatu dute.

Zer?

Beharrezko tresna bakarrak argazkiak atera ditzakeen telefono mugikor bat eta Internet konexioa dira. Hori eta klik pare bat egitea! Mota guztietako argazkiak bidal ditzakezue: bitxiak, artistikoak, jai girokoak... Hori bai, kontuan hartu edozeinek ikus ditzakeela; beraz, zintzoak izan, ez dugu bikote arteko arazorik sortu nahi, ezta seme-alabarik oinordegabetu nahi ere.

Nola?

Naiz.inforen Facebook sare sozialean argazkiak igotzeko aukera izango duzue. Blog berezia sortu dugu. Ostiralero, GARAn astean zehar jasotako batzuk argitaratuko dira, tartean sare sozialean «atsegin» gehien jasotzen dituena. Posta elektronikoz bidaltzeko: udate@naiz.info. Argazkiekin batera, azalpen txiki bat eta zuen kontaktua jarri.

Zertarako?

Parte hartzen duzuen guztien artean Naiz-en dozenaka kamiseta zozkatuko ditugu eta Udate argitaratzen den azken egunean (abuztuaren 31n) irabazleak azalduko dira. Zuei esker (Facebook-en «atsegin» gehien lortzen dituena) eta profesionalez osatutako epaimahai baten bidez hautatuko dira bi onenak eta sorpresaz betetako kaxa bat jasoko du bakoitzak.