Poliziaren baitan «garbiketa» egin du Turkiako Gobernuak

Ustelkeria dela-eta abenduaren 17an Poliziak egin zuen operazio zabala oraindik puri-puri dagoenean -batez ere bi ministroren semeen espetxeratzea, iruzurra leporatuta-, Gobernu turkiarrak Ankarako 350 polizia kaleratu ditu, tartean goi mailako sailburuak, esaterako finantza-delituen aurkako polizien buruzagia baita kontrabandoaren eta antolatutako krimenaren kontrako borrokaren arduradunak ere. Abendutik hona, ehunka polizia kargugabetu dituzte.

Turkiako Gobernuak Ankarako 350 polizia, tartean 80 komisario eta goi mailako sailburuak, kargugabetu zituen atzo. Efkan Ala Barne ministro berriak sinatu zuen gobernu dekretua. Zenbait hedabide turkiarren arabera, 560 dira kargugabetuak.

Adituen ustetan, «garbiketa» berri honekin Poliziaren kontrola berreskuratu nahi du Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak. Gobernua aztoratu zuen eskandalu politikoaren erantzule egin du Polizia. Iazko abenduaren 17an, ustelkeriaren aurkako operazio zabala abian ipini zuen Poliziak. Erdoganen giro politikoko hainbat lagun atxilotu zituen, tartean bi ministroren semeak. Barne ministroak bere kargua utzi behar izan zuen, bere semea iruzurragatik atxilotu eta espetxeratua izan ostean.

Erdoganek operazio hori bere Gobernuaren kontra epaileek egindako «konspirazio» bat dela plazaratu zuen. 1999az geroztik Pennsylvanian (Ameriketako Estatu Batuetan) bizi den Fethullah Gülen predikatzaile musulmanak zuzentzen duen kofradiaren jarraitzaileek pisu handia dute estatuko segurtasun indarretan, baita justizian ere.

Bere izena zuzenean aipatu gabe, Erdoganek Güllenek gidatzen duen mugimenduari leporatu dio ustelkeria ikerketa hori. «Erlijioa aitzakiatzat hartuta, estatu paraleloa ezarri nahi duten taldeak» desagerraraziko dituela nabarmendu zuen. Aliatuak izan arren, urte bukaeran Gullenen mugimenduak Gobernuarekin harremanak behin betiko eten zituen eskola pribatuak kenduko zituela esan ondoren. Eskola horiek dira kofradiaren diru iturri nagusietariko bat.

Poliziaren zuzendaritzan eta Justiziaren baitan «garbiketa» egin duen arren, atzo Epaileen eta Fiskalen Goi Batzordeak (HSKY) -Turkiako epailetzako erakunde garrantzitsuenetarikoak- Istanbuleko polizia buru berria den Selami Altinoken kontrako ikerketa zabaldu zuen eta epaileen aurkako «presioak» salatu zituen. Bere agindupean dituen poliziei Gobernuaren inguru politikoarekin zerikusia duten 30 bat pertsonaren kontrako atxiloketa agindua bete ez izana leporatzen diote Altinoki.

Istanbuleko fiskal Muammer Akkasek zeraman kasu horren ardura, baina aginpiderik gabe utzi zuten Polizia Judizialari atxiloketa agindu horiek ez betetzeagatik kritika gogorra egin eta gero. Epaileen eta Fiskalen Goi Batzordeak erabaki hori aztertu zuen.

Hainbeste zeresan eman duen ikerketa honen barruan, ustelkeriaren kontrako fiskalek 25 pertsonaren atxiloketa agindu zuten atzo bost hiritan, Izmirnan, Ankaran, Istanbulen, Hatayn eta Vanen. «Eroskeriagatik» eta lizitazio lehiaketak «manipulatzeagatik» daude akusatuta. Atxilotuen artean daude Garraio Ministerioaren eta trenbideen enpresa publikoaren arduradunak ere.

Abenduaren 17az geroztik, dozenaka enpresari, exekutibo, goi funtzionario eta politikari espetxeratu edo auzipetu dituzte. Hiru ministrok beren kargua utzi behar izan dute eta Erdoganek Gobernuan aldaketa esanguratsuak egin ditu Gabonetan iskanbilari aurre egiteko.

Horrek guztiak eragin nabarmena izan du Turkiako ekonomian. Fitch kalifikazio agentziaren arabera, egoerak bere horretan jarraitzen badu, Gobernuaren sinesgarritasuna urratu daiteke, eta horrekin batera ekonomiaren oreka mantendu ahal izateko erabakiak hartzeko gaitasuna ere bai.

2014an hauteskundeetara berriro aurkeztea serio pentsatzen ari da Erdogan, baina duela sei hilabete Gezi parkean izandako manifestazioek eta horien kontrako errepresioak ere bere irudiari kalte handia egin diote.

Exculpan a cinco militares por la matanza de 34 kurdos

Los tribunales militares turcos exculparon a cinco oficiales procesados por su responsabilidad en el bombardeo que costó la vida a 34 civiles kurdos, entre ellos 19 menores de edad, el 28 de diciembre de 2011 en Uludere. La Aviación turca atacó cerca de la frontera con Irak a una columna de civiles kurdos dedicados al pequeño contrabando. El Gobierno turco se limitó a pedir disculpas por esta masacre.

En un dictamen dado a conocer ayer, el fiscal del caso se declaró incompetente para proseguir con la demanda presentada por los familiares de las víctimas alegando que «los miembros de las Fuerzas Armadas turcas actuaron en cumplimiento de las decisiones adoptadas por el Consejo de Ministros y, por tanto, en el marco de la legalidad». El fiscal se refería a la moción parlamentaria que cada año renueva la autorización al Ejército para llevar a cabo operaciones militares contra el PKK en esa zona estratégica por tratarse de un paso fronterizo con Kurdistán Sur (actualmente el norte de Irak). En representación de las familias, el presidente del Colegio de Abogados de Diyarbakir, Tahir Elçi, anunció que apelará esta decisión de tildó de «inaceptable». GARA