Lur-jausia izan da N-1 errepidean, Legorretan

Bart lur-jausia izan da eta N-1 errepidea guztiz itxita egon da bi norabidetan. Gasteizko noranzkoan ireki dute, baina Donostiarako bidea itxita dago. Trafikoa herrigunetik desbideratu dute.

2013 MAR. 06