NAIZ.INFO
DONOSTIA

Xabier Atristain eta Juan Mari Mariezkurrena atxilotu ditu poliziak

Xabier Atristain eta Juan Mari Mariezkurrena apirilaren 17an Espainiako Auzitegi Nazionalak beste hainbat euskal herritarrekin batera. Atristaini 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta 7 urte eta erdikoa Mariezkurrenari.

 

EiTBren arabera Ertzain etxean aurkeztu du bere burua gaur arratsaldean Xabier Atristain donostiarrak. Apirilaren 17an zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 17 urteko espetxe zigorrera ETAko kide izatea egotzita. Auzi berean zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten gaur Hernanin Ertzaintzak atxilotu duen Juan Mari Mariezkurrenari, ETAri laguntzea egotzita. Mariezkurrenaren kasuan hainbat herritar bere etxean izan dira atzotik babesa agertzen; eguerdian, jende gutxien zegoen momentuan, Ertzaintza agertu da eta aginduak bete besterik ez zutela egiten esanda eraman dute, Hernanitik NAIZi adierazi diotenaren arabera.

Auzi beragatik atzo atxilotu zuten Eider Zuriarrain Sondikan, zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra betetzeko ETAri laguntzea egotzita. Auzi berean 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Ibai Beobide Bilboko San Inazio auzoko herritarrari (espetxean dago) eta zazpi urte eta erdikoa Euri Albizu segurarrari eta Jose Agustin Camachori.

19.30ean Konstituzio plazatik

Atxiloketaren berri izan orduko mobilizazioak iragarri dituzte. Donostian, adibidez, Konstituzio plazatik 19.30ean abiatuko da atxiloketa salatzeko manifestazioa.