NAIZ.INFO
GASTEIZ

Datozen bi denboraldietan Astana taldean arituko da Mikel Landa txirrindularia

Mikel Landa txirrindulari arabarra datozen bi denboraldietan Astana taldean arituko da, askatasun gutuna jaso eta Euskaltel Euskadi taldearekin duen lotura eten ondoren.

Mikel Landa txirrindulari arabarra. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Mikel Landa txirrindulari arabarra. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Astanak baieztatu duenez, 23 urteko txirrindulari arabarra talde kazakhstandarrean arituko da datozen bi denboraldietan.

Beraz, Mikel Landak bide berri bati ekingo dio orain arte bere talde izan den Euskaltel Euskadi taldea desagertzera doala-eta.

Babeslerik ez duenez, abenduaren 31n desagertuko da talde laranja. Taldea salbatzeko xedearekin Fernando Alonso Bat Formulako gidariarekin burututako negoziazioek ez zuten akordioa ekarri.

Azken hiru denboraldiak eman ditu Landak talde honetan, 2011. urtean debuta egin ondoren.

Oraindik urtebeteko kontratua zuen, baina taldearen egoerak behartuta, askatasun gutuna eman diote eta Astanaren eskaintza onartu du Landak.