NAIZ.INFO
BILBO

Movistar taldean ariko da Igor Anton datozen bi denboraldiotan

Movistar Team taldeak Igor Anton Euskaltel Euskadiko txirrindularia fitxatu du datozen bi denboraldietarako, 2015era arte, talde laranjan bederatzi denboraldi egin ondoren, Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldeak jakinarazi duenez.

Igor Anton txirrindulari galdakoztarra. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Igor Anton txirrindulari galdakoztarra. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Txirrindularia galdakoztarra, 30 urtekoa, pelotoi profesionaleko igotzaile handienetako bat da, eta Movistar Team taldean bultzada eman nahi izango dio bere ibilbide profesionalari.

Antonen garaipenen zerrendan daude Italiako Giroko etapa bat -2010ko etapa nagusia, Zoncolan mendatean bulatu zena- eta Vueltako lau -Calar Alto (2006), Valdepeñas de Jaen eta Pal (2010) eta Bilbo (2011)-. Halaber, Romandiako -Morgins (2007)- eta Suitzako -Flumserberg (2008)- etapa gogorrenetan ere irabazle izan da.

Orotara bederatzi denboraldi egin ditu desagertutako Euskaltel Euskadi taldean.