NAIZ.INFO
DONOSTIA

Kontxako hondartzatik sartuta, hiria abordatu dute Piratek

Donostiako Piratek hartu dute Portua eta hiria abordatu dute. Muguruzaren musikak lagunduta, 5.000 lagun inguruk hartu dute parte urtez urte indartzen ari den festan.

Piratek hartu dute Donostiako Portua hiria abordatzeko asmoarekin. (ARGAZKI PRESS)
Piratek hartu dute Donostiako Portua hiria abordatzeko asmoarekin. (ARGAZKI PRESS)

Pirataz gainezka egin du Donostiako Portuak hauek hiria abordatu duten egunean. Hamar urte igaro dira jada proiektu berritzaile honi ekin ziotela eta urtez urte indartzen ari da ekimena.

Gaurkoan Fermin Muguruza musikariaren kontzertuaren ezustekoa eman dute. Zuloak taldeak eman dio hasiera haren emanaldiari eta Donostia abordatu duten Piraten giroa berotzen lagundu du Muguruzaren emanaldiak.

5.000 pertsona inguru ibili dira euren baltsekin Donostia hartzeko asmotan. Honen ostean, Kontxatik ‘La Flamenca’ gunera gerturatuko dira eta gau partean Ze esatek! eta The Real McKenzies taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Jarraitu hemen zuzenean Fermin Muguruzaren kontzertua eta Piraten abordaia.

 


Hainbat erabiltzailek twitter bidez hedatutako argazkiak (argazki bakoitzaren izenean egilea) | NAIZ+