NAIZ.INFO
USURBIL

Ramon Uribe usurbildarrari ‘Parot doktrina’ aplikatu diote

Ramon Uribe usurbildarrari ‘Parot doktrina’ aplikatu diote aske geratu behar zuen egunean. Ines del Rioren kasua dela-eta Estatu espainiarra kondenatu zutenetik lehen aldia da 197/2006 sententzia aplikatzen dutela. Juan Ramon Rojok ere gaurko zuen finkatua irteera data baina hilaren 12an jakinarazioko diote doktrina hori ezarriko dioten eta bitartean preso segiko du.

Hamazortzi urte eta erdi espetxean igaro ostean, gaur aske geratzekoa zen Ramon Uribe Navarrori ‘Parot doktrina’ aplikatu diote.

Ines del Rio euskal presoaren aferaren baitan Estrasburgoko Auzitegiak Estatu espainola kondenatu zuenetik, 197/2006 doktrina aplikatzen duten lehen aldia da.

Usurbilgo Herrirak gogor salatu du «bahiketa berri hau» eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu. Gaurko pentsatua zuten ongi etorri jaia herri-asanblada eta protesta zaratatsu baten bilakatuko dela ere azaldu dute.

Horrenbestez, arratsaldeko 19.30etan frontoira gerturatzeko deialdia egin dute.

Juan Ramon Rojo irundarrari ere gaurko jarri zioten irteera data, baina 197/2006 sententziaren inguruko erabakia hilaren 12ra arte atzeratu dute eta bien bitartean espetxean jarraituko du, Etxeratek jakinarazi duenez.

Presoen senideen elkarteak Rojoren kasua «bereziki larria» dela, «bahituta baitute espetxean». «Prozedura hau ez da ohikoa eta argi erakusten du presoak une honetan duen babesgabetasuna», nabarmendu du.