Oinatz Bengoetxea nagusitu da Aimar Olaizolaren aurrean

19-22 gailendu dira Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroiz Aimar Olaizola eta Ibai Zabalaren aurrean binakako txapelketako bigarren jardunaldian. Partida ikusgarria, Bengoetxeak erakustaldia eman du eta Aimarrek normalean baino gehixeago egin du kale. Bi atzelariak ondo aritu dira.

NAIZ.INFO|IRUÑEA|2012/12/29
Arp_kir_345346000014219
Gaur dena eraman du Bengoetxeak, baita zailena zirudiena ere. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Oinatz Bengoetxeak gozatu ederra hartu du gaur Iruñeko Labriten, eta ez da gutxirako. Dena eraman du, denera iritsi da, eta Aimar Olaizolari inork gutxik bezala heldu dio estu. Bengoetxea VII. izan da protagonista, baina beste hirurak ere, Iruñeko pilotaleku nagusian iluntze parte ederra pasa dute zaleek.

Partidaren zatirik handienean atzetik joan ostean 15nako berdinketa lortu dute Bengoetxeak eta Beroizek eta hurrengo tantoan inoiz gutxitan gertatzen dena, Aimar Olaizolaren hutsa eta 15-16 Bengoetxea-Beroiz bikotearentzat.

Berdinean, edo pare antzean, jarraitu du hortik aurrerakoan ere partidak. Errematea, neurketaren parekoa. Zabalak larri iritsitako pilota eraman eta Bengoetxeak xuabe-xuabe utzi du txokoan pilota. Olaizolarentzat ere gehiegi hori eramatea. 19-22 azkenean eta bigarren puntua Bengoetxea-Beroiz parearentzat.

Bihar Eibarren

Atzoko Tolosako partidaren eta gaurkoaren ostean, bihar (igandea) izango da hurrengo zita Eibarren. Berasaluze VIII-Albisu eta Arretxe II-Begino izango dira parez pare.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK