AEK-ko kideak eta Amets Arzalluz oholtza nagusian. (Gaizka IROZ)
Ramon SOLA|BAIONA|2013/03/25

Arrakasta handiz amaitu da 18. Korrika. Baionak harrera zoragarria egin zion euskararen aldeko lasterketari. Euskaldun berriei omenaldia egin die AEK-k aurtengoan, eta mezua Amets Arzallus bertsolariak osatu zuen, euskara ama hizkuntzatzat hartzeak duen garrantziaren gaineko hausnarketa eginez: «Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen». Hori izan da 2.587 kilometrotan zehar milaka eskuk hartu duten lekukoak barruan zeraman sekretua.

Maider IANTZI|2013/03/18

Pirinio elurtuetan barna Hegoaldera ailegatu da Korrika. Goizean Tafallan izanen da eta Nafarroako azken kilometroak eginen ditu bihar Araban sartu aitzinetik.

Naiz.info|2013/03/17

Hotzak, euriak ezta Pirinoetako maldek ez dituzte korrikalariak kikiltzen. Baztan eta Nafarroako ipar-ekialdea zeharkatu ditu igandean Korrikak eta Nafarroako hegoalderantz abiatu da.

Maider IANTZI|2013/03/17

Eman uxkara elkarri!» erran zuten atzo Maule aldean. Korrikaren aldeko oihuak askotariko doinuak ditu eta «r» markatuarekin aditu zen atzo Baxenabarren eta Xiberoan. Jende andana bildu zen eta asteburua izanik, besta egin zuten han eta hemen ekimenarekin lotuta. Goizaldean Nafarroa Garaira sartu zen martxa Bortzirietatik eta Pirinioetan segituko du gaur.

NAIZ.INFO|BAIONA|2013/03/16

Goizeko 11.30ak aldera Korrika 18 Ipar Euskal Herrira heldu da lehenengo aldiz eta igande goizean Nafarroarantz abiatuko da berriro. Giro bikaina izan da Donibane Garazitik igarotzerakoan eta arratsaldea iristearekin batera Mauletik pasatu da.

Maider IANTZI|2013/03/16

Euskararen aldeko martxak majo berotu zuen atzo Iruñerria. Ilunpetan egin zuen Gipuzkoatik Nafarroarako bidea, eta goizean, zuri-zuri ernatu zen. Ikusgarria zen paisaia elurtuen eta mahuka hutsik zebiltzan korrikalarien kontrastea.

NAIZ.INFO|IRUÑEA|2013/03/15

Goizaldean sartu da Korrika Nafarroan eta elurra eta izotza izan ditu lagun goiz osoan zehar. Lizarrarako bidea hartu baino lehen, Iruñerrian barrena ibiliko da arratsaldean, eguraldia lagun duela eta giro ederrean.

Maider Iantzi|Andoain|2013/03/15

Emozio leherketa handi bat eta irudi eta doinu pila bat buruan eta bihotzean. Hala deskribatu daiteke euskararen alde herrialde osoa zeharkatzeari ekin dion martxaren abiatzea. Korrika hasi, furgonetatik datozen musikari eta animoei eramaten utzi, eta ahantzi egiten zaio bati zer egun den, non dagoen edo Baionaraino doan suge koloretsuari segitzeaz aparte zer egin behar duen.

@arianekamio|Andoain|2013/03/14

Arratsaldeko 16.30ean abiatu da Korrika 18 Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek emandako lehen pausoekin. Baionara heldu aurretik, hamar egunez Euskal Herriko errepideetan izango da.

Naiz.info|Andoain|2013/03/14

Gaur ekingo zaio Andoainen Korrikaren 18. edizioari ‘Eman euskara elkarri’ lelopean. Euskara ikasleak omenduko dituzte edizio honetan eta hamaika egunen ostean Baionan amaituko da.

Maider Iantzi|Andoain|2013/03/11

Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek eramango dute Korrika 18ko hasierako lekukoa. Haiek abiatuko dute ibilbidea, ‘Eman euskara elkarri’ leloa Euskal Herri osora zabalduko duena.

Maider Iantzi|Donostia|2013/03/11

Baionan martxoaren 24an ospatuko den Korrika 18ren amaiera festan «eusko» izeneko euskal diru alternatiboa erabiltzeko parada izango da.

Maider Iantzi|Donostia|2013/03/10

Ostegunean hasi eta hamaika egunean, Andoaindik atera eta Baionara iritsiko da euskararen lekukoa eskuz esku. Euskal Herri osoan gauzatuko da hala «Eman euskara elkarri» leloa. Kanpainaren sortzaileek beren lana kontatu digute, eta historia eder bat lemarekin lotuta.

@gara_anearruti|Donostia|2013/03/01

Bertsolaritza euskara ikasleei hurbildu asmoz, Bertso Korrika zikloa antolatu dute AEKak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean. Korrika Kulturalaren baitan, Euskal Herri osoko 25 herritan egingo dira saioak.

Naiz.info|Donostia|2013/02/06

Akting enpresak Korrika sakelako telefonoetara eramango du aplikazio berezi baten bitartez eta zuzenean jarraitu ahal izango da. Hamaika TBk eta EITBk saio bereziak egingo dituzte. Ibilbidea ere osatu dute.

Naiz.info|Andoain|2012/11/30

Korrika 18re kantua Esne Beltza euskal taldeak ondu du. ‘Bagoaz!’ izenburudun abestiak jantziko du euskararen aldeko martxa. Bideoklipa ere aurkeztu dute Andoainen.

Orria 2/ 3