Maider IANTZI|2013/03/17

Eman uxkara elkarri!» erran zuten atzo Maule aldean. Korrikaren aldeko oihuak askotariko doinuak ditu eta «r» markatuarekin aditu zen atzo Baxenabarren eta Xiberoan. Jende andana bildu zen eta asteburua izanik, besta egin zuten han eta hemen ekimenarekin lotuta. Goizaldean Nafarroa Garaira sartu zen martxa Bortzirietatik eta Pirinioetan segituko du gaur.

Maider IANTZI|2013/03/16

Euskararen aldeko martxak majo berotu zuen atzo Iruñerria. Ilunpetan egin zuen Gipuzkoatik Nafarroarako bidea, eta goizean, zuri-zuri ernatu zen. Ikusgarria zen paisaia elurtuen eta mahuka hutsik zebiltzan korrikalarien kontrastea.

Maider Iantzi|2013/03/15

Emozio leherketa handi bat eta irudi eta doinu pila bat buruan eta bihotzean. Hala deskribatu daiteke euskararen alde herrialde osoa zeharkatzeari ekin dion martxaren abiatzea. Korrika hasi, furgonetatik datozen musikari eta animoei eramaten utzi, eta ahantzi egiten zaio bati zer egun den, non dagoen edo Baionaraino doan suge koloretsuari segitzeaz aparte zer egin behar duen.

Orria 2/ 2