Bizikletaz, bakarka, lagunekin nahiz etxeko txikienekin ibiltzea gustuko dutenentzat Euskal Herriko lau ibilbide dakartzagu. Furgonetekin gaua pasatzeko moduko edo, besterik gabe, atseden hartzeko moduko lekuekin lotuko ditugu. Bezperan bertara bidaiatu, gaua igaro eta goizean bizikleta birari ekiteko pentsatutako lau plan dira hauek.